2026-27ko tarifak

2026-2027 ikasturtean tarifak aplikatzeko arauak

Tarifak aplikatzeko arauak, zerbitzuak ematea eta jarduerak egiteko tasak arautzen duen ordenantza fiskalean onartuta daude. Ordenantza hau urtero onartzen da, eta bertan, arauez gain, ordaindu beharreko kopuruak jasotzen dira.

Ordaindu beharreko tarifak

Tarifak Udal batzarrak onartzen ditu, Ogasun eta Hezkuntza Batzordeek proposatuta. 2026-2027 ikasurterako honako hauek dira:

1 MAILA

3 MAILA

Ikasgaiak Kuota

Musika Tailerra 250,61 €

 

Ikasgaiak Kuota

Soinu tresna 448,90€

Txalaparta 224,45€

Interpretazio Taldeak 93,53€

2 MAILA

4 MAILA

Ikasgaiak Kuota

Soinu tresna 374,09€

Txalaparta 187,04€

Interpretazio Taldeak 74,75€

Panderoa 74,75€

Lenguaia Musikala 74,75€

Musika Hezkuntza 37,40€

Ikasgaiak Kuota

Soinu tresna 523,71€

Txalaparta 261.85€

Interpretazio Taldeak 93,53€

Ordainketa modua

Ordainketa, interesdunak adierazitako banku kontuaren bidez egingo da, hiru epetan:

  1. %34a matrikula egin ondoren (uztailean)
  2. %33a abendu hasieran
  3. %33a martxoaren hasieran

Hasitako ikastaro batean matrikulatzen den ikasleak proportzionalki dagokion zenbatekoa ordainduko du, zerbitzua jasoko duen hilabete guztien hasieratik amaierara arte

Ikastaroa hasi ondoren, ikasle bakoitzak dagokion tasaren zenbatekoa ordaindu beharko du, egindako matrikularen arabera.

Ordaindu gabeko erreziboak

Zatiren bat ordaindu gabe geratzen bada, hura kobratu ahal izateko dagokion kobrantza espedientea hasiko da

Itzulketak eta bajak

Edozein ikastaro edo klasetan baja emateak ez dakar kuotak itzultzea. Kasu horien salbuespenak honako hauek izango dira: jardueraren garapena eragozten duten gaixotasun propioen kasuak eta laneko edo ikasketetako arrazoiak, baldin eta horien iraupena ikasturtearen erdiaren antzekoa edo handiagoa dela egiaztatzen bada.

Bajari buruzko erabakia Alkatetzak edo Ogasuneko zinegotzi delegatuak hartuko du. Horretarako, beharrezkoa izango da alegatutako gaixotasunak eragindako ezintasuna txosten edo ziurtagiri medikoaren bidez egiaztatzea, lan-egoera enpresaren txostenaren bidez egiaztatzea eta/edo ikasketa-egoera egiaztatzea ikasketa-zentro ofizialaren txostenaren bidez.

Kasu horietan, tasa hilabeteka hainbanatuko da ikasturtearen hasiera-dataren eta baja-dataren artean.

Ustekabeko egoerak

Ustekabeko zirkunstantzien kasuan, osasun-krisia kasu, aldaketak gerta litezke ikastaroen antolaketan. Tasei dagokienez, tarifak aplikatzerakoan honako arau hauek hartuko dira kontuan:

  • Zerbitzua edo klasea aurrez aurre eman ezin denean eta online eman behar denean, % 25eko pertsonifikazioa aplikatuko da dagokion tasaren kuotan.
  • Edukiera arazoak edo ezinbesteko arazoak direla-eta zerbitzua edo eskolak aurrez aurre eta online ematen direnean, tasaren kuotaren % 100 kobratuko da.
  • Udalak ezin badu zerbitzua edo eskola aurrez aurre edo online eman, ez da kobratuko zerbitzua edo klasea eten den aldiari dagokion tasa.
  • Edukiera arazoak direla eta, zerbitzuari edo aurrez aurreko zein online eskolei ordu kopurua eta tasaren zenbatekoa murrizten bazaizkie, proportzio berean murriztuko da.