Asteko irakas denborak eta ratioak
Asteko irakas denborak eta ratioak
I. maila: hastapena
Astean 45 minututako bi saio (90 min. guztira)
Talde eta ikasle kopuruak (ratioa): bina talde, 4 urte dituzten ikasleenak gehienez ere 14 lagunekoak, eta 5, 6 eta 7 urte dituztenenak 15na ikaslekoak gehienez.
II, III eta IV. mailak
Funtsezko irakasgaiak
Alboka, akordeoia, biolina, biolontxeloa, dultzaina, gitarra, klarinetea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpeta, trikitia, txistua eta zeharkako flauta
- Bakarkako eskolak, 30 min.
- Binaka partekatuak, 60 min
- Hirunaka partekatuak, 90 min.
Ahal den guztietan eskola gehienak partekatuak izango dira
Txalaparta
- 2 txalapartaritako eskolak, 30 min.
- 3 txalapartaritako eskolak, 45 min.
- 4 txalapartaritako eskolak, 60 min.
- 6 txalapartaritako eskolak, 90 min.
Lehentasuna izango dute 4 txalapartariz osatutako taldeek.
Panderoa
- Eskola kolektiboak, 4-10 ikasle bitartekoak
- 30-60 minutu bitarteko iraupena
Taldeko irakasgaiak
Abesbatza
- Derrigorrezko 2 ikasturteak (II. maila): 45 minutuko saio bat
- II. mailako hautazko ikasturteak: 60 min.
- III. eta IV. mailetako hautazko ikasturteak: 75 min.
Talde instrumentalak
- 3 ikasletako taldeek, gehienez 30 min.
- 4-5 ikasletako taldeek, gehienez 45 min.
- 6-9 ikasletako taldeek, gehienez 60 min.
- 10-14 ikasletako taldeek: II. mailan 60 min. eta III-IV.etan 75 min. gehienez
- 15 ikasletik gorako taldeek: II. mailan 60 min. eta III-IV.etan 90 min. gehienez
- 15 ikasletik gorako taldeek: II. mailan 60 min. eta III-IV.etan 90 min. gehienez
Pianoa (III-IV. mailak): 2 ikaslez osatutako piano taldeak (pianoa lau eskutara), 30 min.
Joera ezberdinak – Konboak
- II. mailan gehieneko denborak: 3 ikasletako taldeek 45 min. 4-6 ikasle bitartekoak 60 min. eta 7tik gorakoek 90 min.
- III-IV. mailatan gehieneko denborak: 3-4 ikasletako taldeek 60 min. eta 5etik gorakoek 90 min.
Irakasgai osagarriak
- Lengoaia Musikala: 10-20 ikasle bitarteko taldeek, 45na minututako bi saio (90 min.)
- Helduentzako Lengoaia Musikala: 10 ikasle arteko taldeak, 45 minututako saio bakarrean. 2 gradu. Gaur gaurkoz, eskolak ez du talde bat baino gehiago osatzeko aukerarik eta, beraz, bi ikasturtean behin osatuko da hau.
- Musika Hezkuntza: 3-20 ikasle bitarteko taldeak, 45 minututako saio bakarrean.
- Joera Ezberdinak – Musikaren Teknika Lagungarriak: (Pop, Rock, Jazz, Folk taldeak) - Informatika musikala - Bakarkako kantua.
- 1-3 ikasle bitarteko bakarkako eskola edo partekatuek, ikasleko 30 min. gehienez
- 4 ikasle edo gehiagoko taldeek, 90 min. gehienez