Ikasgela eta materialen erabilera eta mailegua
Ikasgela eta materialen erabilera eta mailegua
Ikasgelak ikasleei entseatzeko utziko zaizkie eskolak behar ez dituenean. Piano, txalaparta eta perkusioko ikasleek lehentasuna izango dute honetarako.
Soinu tresnak ere maileguan utziko zaizkie dagozkien ikasleei, entseatu dezaten, baldintza hauetan:
- Pianoak, txalaparta eta perkusio tresnak, eskolan bertan erabiltzeko.
- Alboka, dultzaina, gitarra, klarinete, saxofoi, tronboi, tronpeta, txistu eta zeharkako flautak, II. mailako 1. urteko ikasleei ikasturte bat eta bakarrerako.
- Biolinak, II. mailako 1. eta 2. urteko ikasleei, ikasturte osorako.
- Akordeoi, trikiti eta biolontxeloak, II. mailako 1. eta 2. urteko ikasleei asteburu eta oporraldietan, irakasleak antolatutako egutegiaren arabera.
Kasu guztietan, soinu tresna maileguan hartzen duenaren ardura izango da berau jaso zuen egoera berean eta epe barruan itzultzea.
Bestelako maileguak (mailegu orokorra)
Eskolako baliabide materialak mailegatzeko eskaera berezia egin beharko da eta, baimena jasoz gero, inoiz ez da mailegatuko materialik 7 egun baino gehiagorako.