Ibilbide curricularrak

Ibilbide curricularrak

Espezialitate arruntak

  • Alboka, biolina, biolontxeloa, dultzaina, klarinetea, perkusioa, saxofoia, tronpeta, tronboia, trikitia, txalaparta, txistua eta zeharkako flauta.

Ibilbide curricularrak

 

Espezialitate bereziak

  • Panderoa, II. mailan: Funtsezkoa, 2 ikasturtez eta taldean; ondoren derrigorrez eta ikasturte batez gutxienez, talde instrumentala edo konboa. Kasu honetan Lengoaia Musikala eta Abesbatza ez dira derrigorrezkoak, baina kontutan izatekoa da aukera hori egiteak espezialitatez aldatzea asko zailtzen duela; horregatik, biak gomendatzen ditu eskolak.
  • Adar polifonikoa: IV. mailan ere matrikula egin daiteke funtsezko irakasgaian (pianoa adb.), 4 ikasturtez gehienez ere. Ikasle hauek ez dute derrigorrezkoa izango taldeko irakasgaia. Gainerakoan, espezialitate orokorrak bezala.
  • Txalaparta: eskolak kolektiboak dira, eta talde instrumentalak mintegi izaera du.
  • Abesbatza: ez du funtsezko irakasgairik (taldeko irakasgaia bera baita).
  • Joera ezberdinak 1 - Konboak: Lengoaia Musikaleko 4. gradua egina edo egiaztatuta eduki behar da.
  • Joera ezberdinak 2 - Musikaren Teknika Lagungarriak: III. eta IV. mailak bakarrik.
  • Bigarren espezialitateetarako, ikus Heziketa Proiektua.

 

Lengoaia musikaleko gaitasun maila

Lenguaje

Lengoaia musikalerako gaitasunik dutela adierazten duten ikasle berriek baliozko ziurtagiriren bat aurkeztu beharko dute edo sarrerako froga egin, dagokien graduan kokatzeko edo, balegokie, ikasketa hauek egitetik salbuesteko. Gaitasun hori ziurtatzeko onartutako eskola ziurtagiriak honako hauek dira: 66ko planeko 4. edo 5. solfeo maila; araututako ikasketetako (HSAOL / HOL) oinarrizko graduko eskola ziurtagiria; arautu gabeko ikasketetarako, EHMEko (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) musika eskola batean II. mailako eskola ziurtagiria, lengoaia musikala jasotzen duena.

 

Ebaluazioa eta promozioa

Ebaluazioa jarraia da. Ikasleak eta, adin txikikoa denean, gurasoek, irakasleengandik zuzenean jaso dezakete ikasketa prozesuari buruzko informazioa. Horrez gain, ikasturtean bi aldiz ebaluazio prozesuari buruzko informazioa dakarren txostena jasoko dute.

I. mailako promozioa automatikoa da. II. eta III.ekoa, helburuak eta ikasketa planak betetakoan, ebaluazio aktatan ikaslea GAI dela aitortuz gero, pasako da hurrengo mailara. Beti ere gehieneko iraupen epeak bete beharko dira. Ikasle hauei balio ofizialik gabeko diploma emango zaie.