Eskaintzaren sekuenziazioa

Eskaintzaren sekuenziazioa

Eskolako musika irakaskuntza 4 mailatan banatzen da:

 

I. maila edo hastapenekoa

  • 4-7 urte bitarteko haurrak. Ez du gaitasun mailarik

 

II. maila edo hasierakoa

7 urtetik gora dituzten ikasleak kantua edo musika tresnaren batekin aritzekoa. Ikasketa teknikoak dira, ikasleak ahotsa nahiz soinu tresnak norbere adierazpen gaitasunak hobetu eta sentsibilitatea garatzeko erabil ahal izan ditzan.

  • Hasierako maila jasotzen duen ikaslea lehenengoz hurbiltzen bada musikara, hau da, I. edo harrerako mailatik ez badator, bere adin eta baldintzetara egokitzen da pedagogia.
  • kontserbatorioetako (hezkuntza arautua) Oinarrizko Maila gainditzen duten ikasleen pareko gaitasuna lortu behar litzateke.

III.maila edo sendotzekoa

Ikasleak kantuan edo musika tresnekin lortutako gaitasuna nahikoa izango da autonomiaz musika taldeetan integratzeko, irakasleak haren jarraipena egin behar izan gabe. Musikaren teknikak sakondu eta taldean garatu nahi dituen ikaslearentzat.

  •  kontserbatorioetako maila profesionalaren 2. aldia gainditzen duten ikasleen pareko gaitasuna lortu behar litzateke.

 

IV. maila edo lehentasunezko jarduerakoa

  • Ez dauka gaitasun mugarik, ikaslearen gogoak, saiatzeak eta ahalmenak jarritakoa besterik. Gaitasun hori, oro har, eskolako taldeetan parte hartuz indartuko da.

hastapenekoa

II, III eta IV. mailatan derrigorrezkoa da abesbatza edo talde instrumentalen batean parte hartzea. Musika tresnaren batekin ari diren ikasleak, bi urtez abesbatzan aritzen dira, ondoren talde instrumentaletan sartzeko.

II. maila hasi behar duten ikasleek Lengoaia Musikalean matrikulatu beharko dute aldez aurretik horren ezagutzarik ez badute behintzat. Lengoaia Musikalak 4 gradutako ikasketa plana du, 4. hori beharrezkoa delarik.