2024-25 Tarifen Murriketak

2026-27 ikasturteko Tarifen Murrizketak

Tasen murrizketa fiskalen Onuradun izateko ondorengo baldintzak kontutan izango dira:

  • a) Erroldatuta egon: Eskaera egin aurretik gutxienez 6 hilabete erroldatua egotea
  • b) Zorrak ez izatea: Ezingo da Udaltxean zorrik izan. 10 egungo epea emango da zorra kitatzeko.
  • c) Bizikidetza unitatea: Udal-erroldan eskatzailearen berean inskribatuta dauden pertsona guztiak osatzen dute
  • d) Diru sarreraren arabera honako murrizketa& hauek izango dira:Guztizko diru-sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaren aitorpenaren azken aldiari dagokiona kontutan hartuko da.

Diru-sarrerak :

Kideak

Besteak

90%

75%

50%

1

19.051,20

19.051,20< 23.020,20

23.020,20< 26.989,20

2

26.989,20

26.989,20 < 30.958,20

30.958,20< 34.927,20

3

34.927,20

34.927,20< 38.896,20

38.896,20< 42.865,20

4

42.865,20

42.865,20< 46.834,20

46.834,20< 50.803,20

5

50.803,20

50.803,20< 54.772,20

54.772,20< 58.741,20

6

58.741,20

58.741,20< 62.710,20

62.710,20< 66.679,20

*2024ko LGS oinarri hartutako zenbatekoak

Bizikidetza-unitateko ondasunei dagozkien mugak

- Ohiko etxebizitzaren katastroko balioak ezingo du 180.463,22 euro gainditu.

- Ez da murrizketarako eskubiderik izango bizikidetza-unitateko kideren bat ohikoa ez den etxebizitza baten jabe bada

- Bizikidetza-unitatean trakzio mekanikoko ibilgailu bat baino ezin izango da matrikulatu. Ibilgailu hori ezingo da 13,99 zaldi fiskaletik gorakoa izan.

- Kontuen guztien urteko batazbesteko saldoen baturak ezingo du ondorengo zenbatekoa gainditu:

Kideak 

Muga 

1

7.500 €

2

15.000 €

3

22.500 €

4

30.000 €

* 4 kide baino gehiago dituzten bizikidetza unitateei 7.500 euro gehituko zaizkio hortik gorako kide bakoitzeko.

 

*

 

 

 

 

 

 

Nola kalkulatu?

2022 errenta aitorpenean lanaren etekinen atalean azaltzen den kopuruari Gizarte Segurantzako gastuak kendu behar. Operazio horren emaitza da urteko diru sarrera.

Errenta aitorpena egin beharrik ez bada, diru iturriak ziurtatzeko hainbat ziurtagiri aurkeztu beharko dira: enpresaren ziurtagiria (10 T), langabezia, beste kontzeptuengarik jasotzen diren prestazioak e.a.

  • e) Ondasunei dagokienez kontuan izango da:
    • Etxebizitzako balio katastrala:Elkarbizitza edo familia unitatearen hiri-finken katastro-balioen baturak ez du gainditu behar 176.061,68 €) eta ezin da hiri ondasun baten baino gehiagoren jabe izan.
    • Ibilgailuak:Familia edo elkarbizitza unitatearen kide batek ere ezin du izan 13,99 zaldi fiskal edo gehiagoko potentzia duen trakzio mekaniko ibilgailu beten jabe.
    • Balio igigarriak:Bizikidetza unitateko kontu guztien urteko batez besteko saldoen baturak ezingo du ondorengo zenbatekoa gainditu.

 

  • f) Beste batzuk: Beharrezkoak direnak, beste batzuen artean, honako hauek aurkeztu behar dira:

Alokairu kontratuak, Banatze edo dibortzio-hitzarmenak, eta abar.

Ordenantza ko Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratuta dago

Bonifikazioa egokitzen zaizula uste baduzu, esteka honetan aurkituko duzun FORMULARIOA deskargatu, bete eta bidali ezazu musikaeskola@hernani.eus posta helbide elektronikora edo aurrez aurre Musika Eskolako bulegoan 12:30-19:00 ordutegian.