Aurkezpena

Aurkezpena

Arautu gabeko musika-irakaskuntza

“Hernani” Musika Eskola Publikoa musika irakaskuntzarako zentroa da, eta helburu orokor hau du: "musikako prestakuntza praktikoa eskaintzea, edozein adinetako zaleei zuzendua, hargatik eragotzi gabe bokazio eta gaitasun berezia erakusten dutenei ikasketa profesionaletarako orientazioa eta prestakuntza ematea, eta Hernanin musikaren kultura bultzatzea eta zabaltzea".

Helburu nagusia, ikasleek ahots eta instrumentu taldeetan parte har dezaten erraztea eta sustatzea da. Horretarako, instrumentu edo kantu eskolen eskaintza zabala dugu, baita hainbat talderena ere, gustukoen duzun musika jotzeko, abesteko eta gozatzeko, musika joera guztiei irekia, eta adina ere ez dadin ikasteko oztopo izan.

Lau urteko haurrak eta, hortik gora, edozein adinekoak matrikula zaitezkete. Musika hezkuntzak zuen garapen pertsonalean laguntzea nahi dugu, arte hezkuntza den aldetik, zuen sentsibilitatea garatzen lagunduz.

Profesional taldea dugu horretarako, egunero gizarte hernaniarrari oro har, eta ikasleei bereziki, zerbitzu hobea ematen saiatzen dena.

Atzietako eraikinean aritzen gara 1997az geroztik, garai batean eskola publikoa zen etxean, 1985ean udaletxeko ganbaran jaiotako proiektua aurrera eramanaz (Hernanin musika eskola publikoa garatzea alegia).  Bertan Euskal Herriko egungo musika irakaskuntza antolatu eta egituratzeko esparru berria eratu zen eta, aldi berean, 1877an sortutako “Academia Municipal de Música” zenaren lekukoa hartu zuen,  Hernanin esparru honetan lehen erreferentzia historikoa eta nagusia izan zen harena.

Musika eskola