Aniztasuna: neurri bereziak
Aniztasuna: neurri bereziak
Gaitasun nabarmeneko ikasleak: indarketak
Gaitasun, gogo eta aprobetxamendu bereziak dituzten ikasleak, 289/92 dekretuaren arabera indartuko dira, hau da: hezkuntza arautura bideratzeko, astean gehienez 30 minutu gehiagoko eskolak jaso ahal izango dituzte funtsezko irakasgaian, baldintza hauetan:
- Adin tarteak: II. mailako ikasleek, 16 urte edo gutxiago. III. mailako ikasleek, 19 urte edo gutxiago. IV. mailako ikasleek 21 urte edo gutxiago.
- Irakasleen klaustroak eta zuzendaritzak indarketa ontzat ematea.
- Funtsezko irakasgaietan matrikulatutako ikasleen %12a indartu daiteke gehienez ere.
Ikasle helduak
Ikasle heldutzat hartuko dira II. mailan lehen aldiz matrikulatzean 16 urte edo gehiago dituztenak. Ikasle hauek,
- Lengoaia musikala eta abesbatza ez dituzte derrigorrezko, eskolak eskaintzen ez dituen bitartean
- Taldeko irakasgaia ere ez dute derrigorrezko tutoreak gaitasuna dutela adierazten duen arte.
- 12-15 urte bitarteko kasuak, banan-bana aztertuko ditu klaustroak.
Behar bereziak dituzten ikasleak
Ikaslea matrikulatzeko garaian, behar fisiko, psikologiko edo sozial bereziak baditu, prozedura hau jarraituko da:
- Ikaslearen guraso edo arduradunek tutore edo zuzendariari beharraren berri emango diote matrikulatzeko garaian.
- Beharra eskolan antzematen zaionean, behar horren diagnosia guraso edo arduradunekin adostuko da hurrengo ikasturteko matrikulazioan kontutan izateko.
- Ikasle jakin horren irakasleei beharraren berri emango zaie eta, behar denean, aholkularitza profesionala bilatuko da.
- Helburu nagusia ikaslea talde arruntetan integratzekoa izango da.
- Egokitzapenak egitea: Ikasturtea hasterako zehaztuko dira egokitzapen hauek eta era ezberdinetakoak izan daitezke, beharra eta bideragarritasunaren arabera: koordinazio pedagogiko berezia (behaketa berezia, egokitzapen curricularrak,...); azpiegitura eta baliabide materialen egokitzapenak; eskola baldintzen egokitzapenak (aldaketak ikasketa planean, ordu lektiboetan, ratioetan, irakaskuntza prozesuaren sekuentziazioan,...).
- Beharra ikasturteko plangintza onartu ondoren antzematen bada, eskolatzeko baldintzak ez behartzeko ahalegina egingo da. Ezinbestean, zuzendaritzak behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu nolanahi ere.