Berriak
Atzealdea

AULAVIRTUALMÚSICA, "Hernani" Musika Eskola Publikoan

2020-2021 ikasturte berezi honetan, AULAVIRTUALMÚSICA edo 'Musika ikasgela birtuala' plataforma inplementatu da "Hernani" Musika Eskola Publikoan.

2020·11·02



2020-2021 ikasturte berezi honetan, AULAVIRTUALMÚSICA edo  'Musika ikasgela birtuala' plataforma inplementatu da "Hernani" Musika Eskola Publikoan. Garai berrietarako tresna, musika ikasketa prozesuan sortutako berrikuntzetako bat da, eta hainbat ariketa eta jolasen bidez musika hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen du.

Gure Musika Eskolan dugun pantaila interaktibo (arbela digitala) baten bidez, kantatuz, erritmoak eginez, ariketak idatziz edo jolasen bidez, ikasleek musika-hizkuntza lantzen dute irakaslearen instrukzioak jarraituaz, esparru hoietan sakonduz. Gainera, ikasleek etxean ikaskuntza-prozesuarekin ere jarrai dezakete, ordenagailutik, tablet batetik edo telefono mugikorretik ere konekta baitaitezke plataformara.
 

Plataforma honek musika-hizkuntzan sakontzeko aukera ematen du, modu erraz eta didaktikoan. Ikasle bakoitzak bere erabiltzaile izena eta pasahitza jaso ditu ikasturte hasiera honetan, hoiei esker norbanako martxa indibidualizatua jarraituko delarik (ariketak, zuzenketak, txostenak, ea.) irakaslearen gidaritzapetik.


Informazio gehiago, demoak eta bideo tutorialak ikus daitezke  www.aulavirtualmusica.com  helbidean.