Berriak

Atzealdea KANTU MODERNOA ETA HELDUEN TALDEEN KONTZERTUA

Datorren asteazkenean, ekainak 18, "Hernani" Musika Eskola Publikoko helduen taldeek eta kantu modernoko ikasleek ikasturte amaierako kontzertua emango dute. Errezitaldi hau ekainean Biterin instrumentu ezberdinekin egiten diren kontzertuen zikloaren barruan kokatzen bada ere, kasu honetan Kardaberaz parkeko (Goiz-Eguzki) aire zabaleko espazioaren aldeko hautua egiten da, errepertorioaren izaeragatik eta uda aurreko garai honetan hain berezia den ingurune batean gozatzeko aukeragatik irekiagoa emanez.

2025·06·10


EGITARAUA

GIVE A LITTLE BIT - Supertramp
TREM-BALA - Ana Vilela
RUBY TUESDAY - Rolling Stones
MARÍA LA PORTUGUESA - Carlos Cano
APACHE - The Shadows
AITA-SEMEAK - Oskorri
LA LLORONA - Mexikar herrikoia
AL OÍDO - Imanol/Alfonsina Storni
HABANERA - Xabier Lete
SOS D'UN TERRIEN EN DÉTRESSE - Michel Berger
JE T´AIME - Lara Fabian
MENDIAN GORA - Imanol/X.Amuriza
HOTEL CALIFORNIA - Eagles
JOHN ZAHARRA - Herrikoia



MUSIKARI ETA KANTARIAK

Iban Setien - Pianoa
Mikel Astiz - Gitarra
Unai Muñoz - Teklatuak
Iosune Marín - Gitarra

Rexu Olazabal - Ahotsa
Arantzazu Martínez - Ahotsa
Mikel Salaberria - Ahotsa
Rosilene Paiva - Ahotsa
Ixiar Gurmendi - Ahotsa