Berriak

Atzealdea IXIAR GURMENDIREN MUSIKA SAIO BEREZIA.

Datorren apirilaren 9an, asteazkena arratsaldeko 19:00etan eta Atxur Tabernan izango dugu IXIAR GURMENDIren musika saio berezia.

2025·03·31


78 urteko kantaria dugu Ixiar, 60. hamarkadan BIURRIAK taldean aritu zen bere ahizpa Arantxarekin. Orain eta 60 urte geroago, kantuaren zaletasuna mantentzen duelarik kontzertu hau prestatu eta eskeini nahi digu "AMETSEN BIDEAN, ORAINDIK MARTXAN" izenburuarekin.
Kantu hautaketa anitza dakarkigu bere errepertorioan, urte hauetan berarekin mantendu diren izen eta oroitzapenak:
Beatles, Rolling Stones, Les Surfs, ea. beti ere kantu orijinalak euskarara ekarriaz.
Gaur egun "Hernani" Musika Eskola Publikoan dabil Ixiar, bertako kantu modernoa eta herrikoia lantzen. Bertako irakaslea den Joxan Goikoetxeak lagunduko dio teklatuarekin Atxur Tabernan eskeiniko duten errezitalean.


Bere jarrera konprometitua eta aktiboagatik kontuan hartu eta zaindu beharreko eredu bat! Aupa Ixiar!