Berriak

Atzealdea “Hernaniko” Musika Eskolako Akordeoi Orkestra

“Hernaniko” Musika Eskolako Akordeoi Orkestra Biteri Kultur Etxean Otsailak 21ean 19:00tan

2025·02·14


 

Hernaniko Musika Eskolako jarduera pedagogikoan, garrantzi handia ematen zaio taldeko lanari, eta giro honetan kokatu behar dira Musika Eskola honek dituen musika talde egonkorrak, Banda, Abesbatza eta gaur entzungai dugun akordeoi orkestra.

1992. urtean sortu zen eta helburu nagusia akordeoilari gazteak Orkestra jardueran lehen pausoak ematea du, geroago Hernaniko Musika Eskolako musika taldeetan eta kanpoko taldeetan aurrera ahal izateko.

 

Urte hauetan zehar Hernaniko Akordeoi Orkestra hainbat kontzertu eta truketan parte hartu du, Orio, Tolosa, Lezo, Pasaia, Azkoitia, Zarauz, Barañain, Burlata, Bera, Altsasu, Agurain, Olite eta Andoaingo musika eskolekin.

 

Arrasateko 1. akordeoi orkestra lehiaketan, 2003. urtean, lehenengo saria lortu zuen maila ertainan, eta Arrasateko 2. akordeoi orkestra lehiaketan, 2004. urtean, lehenengo saria lortu zuen maila gorenean.

 

EHME akordeoi orkestra proiektuan aritu ondoren, Lauhaizeta Akordeoi Orkestran aritu izan da. CD bat argitaratu ondoren hainbat kontzertu eman ditu Bartzelonan, Burgosen, Madrilen, Sevillan,Salamankan, Kragujevacen(Serbia), Castelfidardon(Italia)Nordhormen (alemania) Eurodisneyen (Paris) ...

 

Akordeoi talde honen zuzendaria Maribel Insausti da, Hernani Musika Eskolako akordeoi irakaslea.

 

 

 

PROGRAMA

 

 

Carmen (Fantasia)……………....……..Georges Bizet Adios Nonino…………………............Astor Piazzolla Au Bal des Amoureux...A. Musichini et C. Savoie Triptico Vasco…….………….....……Tomás Aragües Tango pour Claude…..................Richard Galliano El Barbero de Sevilla (Obertura)……...…G. Rossini

 

 

 

 

 

 

 

Partehartzaileak

Maialen Azurmendi Mugika Erika Baz Surikova Oliver Cabrera Sancho Ane De los Rios Erburu

Uxue Duran Dominguez Oihane Erize Iraola

Unai Errasti Lekuona Irati Ferreiro Mateo

Edurne García Guerra Ainhoa Garin Murillo Ariane Gaztañaga Iturralde Ekhiñe Gurrutxaga Arocena Elene Lizeaga Iragorri Uxue Lopez Santacruz

Irati Ormaetxea Cornejo Maddalen Otaegi Ugartemendia Intza Otamendi Goikoetxea Leire Truyo Ramudo

Maider Ugalde Arbizu Alazne Urdangarin Contreras

Axel Zabalegi Beneitez Eñaut Zabalegi Altuna Uxue Zugasti Rodriguez

 

Perkusio jolea

Martin Royo Telleria

 

 

 

Zuzendaria

Maribel Insausti Arrizabalaga