Noticias
Atrás

“HERNANI” Musika Eskola Publikoko abesbatza - Lehenengo Saria

Errenteriako “GABON SUSTRAIAK” - Haur eta Gazte abesbatzen Gabon Kanta leihaketan irabazle.

26·12·2020


“HERNANI” Musika Eskola Publikoko abesbatza, “GABON SUSTRAIAK” - Haur eta Gazte abesbatzen Gabon Kanta leihaketan irabazle.
 
Errenteriako EREINTZA Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Online bidez antolatu dute aurten 74. Gabon Abesti Sariketa Probintziala.
 
Amaia Aldalurrek zuzentzen duen abesbatzak 25 partaide izan ditu eta 600€ko saria jaso du.  Leihaketaren helburua gure herritako Gabon kanta zaharrak berreskuratzea izan da.
 
 BELENGO HERRIAN izenburuarekin aurkeztu dute Joxe Ansorena txistulariari 1978an jasotako gabon kanta zahar eta bitxi hau. XIX. mendean Hernaniko elizan Eguberri, Urteberri eta Errege egunetan abesten zen eta txaloekin laguntzen zen.
 
“HERNANI” Musika Eskola Publikoko zuzendari den Joxan Goikoetxearena izan da kantu hau berreskuratzeko asmoa. Bereak izan dira musikaren egokitzapena, moldaketa eta grabaketaren ardura.
 
Informazio gehiago eta bideoaren irudiak honako esteka honetan: